Gaur egun, soilik gauez irekitzen dute Forondako aireportua, 20:30etik 08:30era. Langile batzordeak, ordea, ordutegi hori zabaldu eta eskaintza handitzea ahalbidetuko duen bideragarritasun plana eskatu dio enpresari. Zehazki, ekainaren 30era bitartean indarrean diren bidaiarientzako hegaldiak urte osora luzatzea eskatzen du langile batzordeak.
Aenak, baina, uko egin dio negoziazio mahaian esertzeari. "Aenak bere erantzukizunak onartu ordez, Arabako instituzioen eta Jaurlaritzaren esku uzten du bidaiarien hegaldiak urte osoan zehar egitearekin lotutako erabakia. Gu prest gaude hitz egiteko; Aena, aldiz, ez", salatu du Alejandro Bastidak, enpresa batzordeko buruak.