Ekonomia

Greban dira Ipar Euskal Herriko trenbide sareko langileak

SNCFko zuzendaritzak egin nahi duen lanpostu murrizketa salatu nahi dute. Baionako geltokian hiru tren lasterretatik bi ibiliko dira, eta hurbileko garraioan bidaiarientzako bost trenetik hiru.

2010eko otsailaren 3a
08:58
Entzun
SNCF Frantziako trenbide konpainia publikoko langileek grebari ekin diote, enpresak egin nahi duen postu murrizketa salatzeko. Gauerdiaz geroztik CGT, CFDT, Unsa eta Sud sindikatuek grebari ekin diote, eta arazo handiak espero dira ostegun goizeraino, bereziki salgaien garraioan.

SNCFko zuzendaritzaren arabera, gaur Baionako geltokian hiru tren lasterretatik bi ibiliko dira eta, hurbileko garraioari dagokionez, bidaiarientzako bost trenetik hiru ibiliko dira. Baiona eta Paue (Biarno, Frantzia) artean, norabide bakoitzean hiru tren izanen dira egun osoan. Aldiz, Baiona eta Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) arteko lotura eginen duen trena normal arituko dela espero dute SNCFko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.