Garbitzaileen greba Gipuzkoan

Greban diren langileak ordeztu dituztela salatu dute ELA eta LAB sindikatuek

Hainbat eskola eta enpresatan egin dutela diote, eta greba eskubidea aldarrikatu dute.

Astelehenean hasi zuten greba Gipuzkoako garbitzaileek. Donostian hartutako irudia. A. CANELLADA, ARP
2014ko maiatzaren 15a
14:16
Entzun

"Grebarako eskubidea oinarrizkoa da, eta enpresak edukiz husten ari dira, horren efektuak baliorik gabe uzteko", salatu dute sindikatuek ohar bidez. Astelehenaz geroztik daude garbitzaileak greban Gipuzkoan, larunbata bitartean. Donostiako bi ikastetxetan, Eibarko bostetan eta Tolosako beste batean egin dutela ohartarazi dute, baita Ulma, Forjas, Indar eta CAF enpresetan ere.

Hori dela eta, protesta egin dute enplegu ikuskaritzaren aurrean, eta halakoak saihesteko eta zigortzeko eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.