Lan gatazkak

Grebara deitu dute ELAk eta LABek garbitasunaren sektorean

Maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16an lanuztera deitu diete sindikatuek Gipuzkoako langileei.

xabier martin
2014ko apirilaren 1a
08:26
Entzun

Maila sozialean aintzat hartzen ez den sektorea da garbitasunarena, ELA eta LABen arabera. "Gehiengoa emakumeak dira alorrean", dio sindikatuek igorritako oharrak. Gaizki ordenatua ikusten dute sektorea; "lanaldi partziala neurrigabe erabiltzen da eta ordaindutakoa apenas iristen den gutxiengo soldatara".

Izan ere, 2009tik garbitasunean aritzen diren langileek soldata izozturik daukate, eta lanaldia murriztu diete askori. "Mekanismoa erraza da: lan berdina egiten dute denbora gutxiagoan eta soldata murriztuarekin", dioete ELAk eta LABek. Soldata %25 murriztu diete sistema horrekin azken boladan.

Egoera horri erantzuteko grebara deitu dute sindikatu abertzaleek Gipuzkoan. Maiatzaren 12, 13, 14, 15 eta 16rako deitu dute mobilizazioa, Eulen, Pilsa, Samsic, Iberia, Valoriza eta Garbialki enpresetan, besteak beste. Enpresa horiek aurten irabaziak izan dituztela salatu dute sindikatuek, eta aldi berean beharginen lan baldintzak okertu dituztela.

Aspel patronalean biltzen dira enpresok, eta haien proposamena da lau urtez soldata izoztea. Eulen, Pîlsa, ISS eta Valoriza enpresen ordekzariek jakinarazi diete sindikatuei negoziazioei buruzko informaziorik apenas duten, Madrilen erabakitzen direla prezioak eta beste. ELAk eta LABek salatu dute Gipuzkoako "errealitate sozial eta sindikala kontuan hartu gabe", Madrilen hartzen ari direla Gipuzkoako garbitasunaren sektoreko hitzarmenaren erabakiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.