Irudia. Iruñea
GREBARAKO, LANGABE ADINA ARRAZOI
Martxoaren 29an greba egiteko langabe adina arrazoi daudela esanez sartu ziren LABeko hogeita hamarren bat ordezkari atzo Nafarroako Enplegu Zerbitzuek Iruñean duten bulego batera. Bulegoa sinbolikoki okupatuta, salatu zuten Espainiako Gobernuak orain aste batzuk onartu zuen lan erreformak okertu egingo duela lan merkatuko egoera, langabeen kopurua handitzea ekarriko duela. Horregatik, «nazkatuta» daudelako» jo zuten enplegu zerbitzuetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu