Grezia eurogunean izatea «nahiago» dute Sarkozyk eta Merkelek
Urtea hastearekin batera piztu dira berriz euroaren etorkizunari buruzko zalantzak. Eta ohikoa bilakatu den moduan, Greziak bere zorrak pagatzeko duen gaitasuna dago auzitan. Der Spiegel aldizkariak atzo kaleratu zuenez, Nazioarteko Diru Funtsak ez du uste Atenasko gobernua gai izango dela bere zorra pagatzeko, ezta hartzekodun pribatuekin duen zorraren erdia barkatuta ere.EBk, EBZk eta NDFk martxora arte atzeratu dute hurrengo finantzaketa zatia —5.000 milioi euro—, aurretik zenbait erreforma ikusi nahi dituztelako. Atenas estu hartu du Merkelek ere, ohi baino hitz lehorragoekin erantzun baitio Greziaren arazoei buruzko galdera bati: «Nahiago dugu Greziak eurogunean jarraitzea, baina Troikarekin hartutako konpromisoak bete behar ditu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu