Greziak atzeratu egin nahi ditu Europaren epeak
LONDRES. Greziako Gobernuak bi urteko luzapena nahi du troikak ezarritako murrizketa plana betetzeko. Helburuak betetzeko epea 2014tik 2016ra atzeratu nahi du, Financial Times-en arabera. Egunkariak dio Greziak datorren astean egingo diela eskaera Alemaniari eta Frantziari. Greziak eskatu izan du zorraren ordainketak atzeratzeko eta erreskatearen dirua aurreratzeko, baina ezetz erantzun diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu