Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak hitzartu dute eskari hori luzatzea Europako Batzordeari, Nazioarteko Diru Funtsari eta Europako Banku Zentralari.
PM Tsipras and PEG Dijsselbloem agreed today to ask the institutions to engage with the Greek authorities to start work on a technical (1/2)
— Jeroen Dijsselbloem (@J_Dijsselbloem) February 12, 2015
assessment of the common ground between the current program and the Greek government's plans in order to facilitate 16/2 EG discussions(2/2)
— Jeroen Dijsselbloem (@J_Dijsselbloem) February 12, 2015
Gaur ekingo diete Troikaren eta Greziaren arteko elkarrizketei, eta, Simone Boitelle Dijsselbloemen bozeramaileak azaldu duenez, hartu-eman horien helburua Eurotaldeak asteleheneko bileran izango dituen eztabaidak "erraztea" izango da. Greziaren finantzaketa arazoei behin-behineko konponbide bat lortzeko ari dira bilerak egiten, eta ez zuten akordiorik lortu lehen saioan.
Europako Batasuneko herrialde kideetako buruzagiak batzartu aurretik hitz egin dute Dijsselbloemek eta Tsiprasek.
Akordio baterako benetako muga otsailaren 28a da, egun horretan amaituko baita Greziako hiru urteko erreskate-programaren luzapena. Egun horretatik aurrera, Greziak ez du diru gehiago jasoko eurogunetik eta bere burua finantzatu beharko du. Nekez egin dezake hori, merkatuek interes tasa ordainezinak eskatzen baitizkiote epe luzeko bonuen truke —%11tik goram dago hamar urteko zorra—, eta Europako Banku Zentralak ez baitio baimenik eman nahi epe laburreko zorraren muga igotzeko —15.000 milioi euro orain—.