ekonomia

Greziako bigarren erreskatea hitzartu dute

Hamahiru orduko negoziazioen ondoren hitzartu dute Greziari 130.000 milioi euroko laguntza ematea. Martxoaren 15a baino lehen legebiltzarrera eramango dute akordioa, haren oiniritzia jasotzeko.

2012ko otsailaren 21a
14:35
Entzun

Eurotaldeko Finantza ministroek Greziako bigarren erreskatearen inguruko akordioa lortu dute. Horrela, 130.000 milioi euro jasoko ditu Greziako Gobernuak herrialdearen kiebra ekiditeko. Aurretik iragarri zuten ez zutela martxoko ordainketak egiteko nahikoa diru.

Hamahiru orduko negoziazioaren ondotik onartu dituzte erreskatea gauzatzeko baldintzak, gaur goizaldean. Atenasek egin beharrekoa egin zuela onartu arren, Finantza ministroek estu hartu zuten Grezia Bruselan egin zen bileran, egiteko zuenaren gainean zalantzak agertuz.

Horren trukean Atenasek burujabetasunaren zati bat utzi du Greziak, eta troikaren (Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) etengabeko gainbegirada izango du.

Euroguneak ez du erreskatea onartu zorraren iraunkortasuna 2020ra arte ziurtatuta egotea lortu arte. Bankuek aurreikusitakoa baino galera handiagoak bere gain hartzea ere lortu dute. Hasiera batean zorraren %50 barkatzea zuten hitzartuta, baina bileran %53,5era igo zuten kopuru hori. Jean-Claude Juncker euroguneko presidenteak horien "partehartze maila altua" nabarmendu du.

Laguntzak Greziaren zorra BPGren %160tik %120,5era jaistea ahalbidetuko du 2020an. 

Zorra jaisten laguntzeko, euroguneak 2010etik kobratzen dizkion bi aldeko maileguen interesak jaitsiko dizkio Greziari. Bien bitartean, Europako Banku Zentralak Greziako bonuen salmentan edo trukaketan lortzen duen etekina lurraldeko bankuei emango zaie, eta banku horiek lortutako etekina euroguneko herrialdeei emango zaie.

"Maileguaren akordioa legebiltzarrean balioztatzen dugunean, hauteskundeetarako deialdia erabakitzeko unea izango da", esan du Lukas Papadimos Greziako lehen ministroak. Martxoaren 15a baino lehen eramango du akordioa legebiltzarrera.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.