Greziako langabeziak goia jo du, eta %16,6koa da
ATENAS. Greziako langabezia %16,6ra iritsi zen maiatzean; 2004an neurtzen hasi zirenetik daturik txarrena izan zen. Apirilean %15,8koa zen, eta iazko maitzean, berriz, %12koa. 15 eta 24 urteko gazteen langabezia tasa %40koa da, iaz baino zortzi puntu handiagoa. Datua oso txarra da, berez turismo sektoreak apirilean eta maiatzean hasten baitira uda sasoirako langileak kontratatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu