Ekonomia

Greziako Parlamentua gaur hasiko da murrizketa plana eztabaidatzen

Europako Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza gabe, Greziak ez du uztailean pentsioak eta  funtzionarioen soldatak ordaintzeko dirurik izango.

2011ko ekainaren 27a
11:45
Entzun

Aste erabakigarria da hasi berri dena Grezian. Legebiltzarrak Europako Batasunaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren laguntzak jasotzen jarraitzeko onartu behar duen murrizketa plana eztabaidatuko du. Gaur hasiko da saioa eta hiru egun iraungo ditu. Murrizketa planik gabe, Greziak ez ditu jasoko uztailean pentsioak eta funtzionarioen soldatak ordaindu ahal izateko laguntza, eta hondoa joko du.

Giorgios Papandreu lehen ministroak, ordea, ez du Legebiltzarraren baiezkoa bermatuta, nahiz eta 300 legebitzarkidetik 155 PASOK alderdikok izan. Alderdiaren barruan hainbat tira-bira izan dira azken aldian, eta parlamentari sozialista batzuk kontra bozkatzea ez da baztertzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.