ekonomia

Greziako Parlamentuak onartu du hartzekodunen zor bonuen trukerako legedia

Hartzekodun pribatuek 107.000 milioi euro barkatuko dizkiote Greziari, bankuen eskuetan dagoen Greziaren zor publikoaren %53,5, hain zuzen.

2012ko otsailaren 23a
17:32
Entzun

Greziako Parlamentuak hartzekodun pribatuen zor bonuen trukea burutzeko beharrezkoa den legedia onartu du gaur. Bigarren erreskatearen funtsezko elementuetako bat da hori.

Horrela, hartzekodun pribatuek 107.000 milioi euro barkatuko dizkiote, bankuen eskuetan dagoen Greziaren zor publikoaren %53,5, eta zor bonu berriak emango dizkiete zaharren truke. 

Legedia automatikoki onartu da, gobernuak parlamentuan gehiengoa izanda eta inork bozketarik eskatu ez duelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.