Greziari laguntzeko prest agertu da Europa
BRUSELA. Greziari finantza laguntza emateko gertu daude Europako Batasuneko gobernuak. Itxura denez, akordiorako oinarria lortu zuten atzo, eta biharko bileran hitzartuko dituzte zehaztasunak. Joaquin Almunia Europako Ekonomia komisarioak argitu duenez, laguntza ez da doakoa izango. Europak agindutako betebehar eta konpromisoak bere gain hartu beharko ditu Greziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu