Gripea nonahi

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Sopelatik Allora, Bilbotik barrena. Edota Wall Streetetik Madrilera, Bilbon barrena. Gripeak edo etsiak jota, salmenten eztulak izan ziren nagusi SIBEko akzio azoketan; Espainiako BPGaren bilakaeraz NDFek duen ikuspegiak (%4ko jaitsiera aurreikusten du auten) sukarra igoarazi zuen; eta egoeraren lehen sintoma izaten den Banestoren (-%2,86) mozkinak ere, %9 egin dute behera lehen seihilekoan; berankortasun haziz doalarik, esan gabe doa. Wall Streeten ere, mozkinen botikan fede handirik ez dute: gorria nagusi. Eta G-8k nahikoa burukomin badu, Hu Txinara joanda ere. Dibisen merkatuak yuan osasuntsua behar du. 1.899 milioiren salerosketarekin, Ibex-35 (-%1,67) indizeak 9.400 puntuen marra ere zulatu du: Telecincok eta ArcelorMittalek %4na pasa galdu zuten,%3na pasa Ferrovial eta Mapfrek eta %2na pasako sukarra izan zuten, Santander (-%2,75) erraldoiaz gain, Iberdrola, Gamesa, OHL, Criteria, FCC, Popular eta Acerinoxek ere.



Sacyr (+%0,21) buru eta Italia, Panama eta Belgikako enpresa bana partaide dituen Unidos por el Canal taldeak eskuratu du Panamako kanalean egin beharreko lanen 3.500 milioi dolarreko kontratua; inpugnaziorik ez egotea eta doikuntza tekniko txiki batzuren faltan, betiere. Atzoko berri hori eta, gaur bertan, Repsol-YPFk (-%1,68) dibidendutan banatuko dituen 640 milioiren bostena jasotzeak (%20ko partaidetzari dagokion lez), lasaitasuna (eta milioi mordoxka) emango diote Del Rivero buru duen eraikuntza enpresari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.