GT2 edo CR9

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Real Madrilen CR9 (Cristiano Ronaldo) gizonezkoen Athleticen GT2 (Gaizka Toquero) da. Biek ala biek lanak dituzte bi egun alai jarraian eskaintzeko. Burtsa berdintsu dabil: orain gora, orain behera, baina behar besteko sendotasunik gabe, betiere. Grezia atezainaren akats bat ez denean, datu makroekonomikoren batek penaltia hutsegin duela izango da. Kontuak kontu, bai Madrilen bai Bilbon, Ibex-35 (-%1,17) 11.000 azpitik eta Bilbao-2000 (-%1,08) 1.800eko langari begiratzeko beldurrez. 2.218 milioi euroren salerosketarekin, gutxik egin zuten atzo apustu garbirik errenta aldakorraren alde. Alderantziz, Sacyrren (-%4,57) danbatekora iritsi gabe, %1na pasa galdu zuten Repsol-YPFk eta bi banku handienek, %0,9 Edurnezurik eta %0,8 Iberdrolak. Real Madrilek Espainiako liga edo Athleticek Europarako txartela lortzea posible da. Baina inork ez ditu arrautza guztiak saski horretan jarriko lasai lo egin nahi badu.



Caixa. Lehengo astean Santanderrek (-%1,7) egin ber gisan, LaCaixak ere 1.000 milioi euroren zorra jaulki du, sei urterako epean eta hipoteka onenen bermearekin. Dagokion epeko erreferentzia tasaren gainetik %0,9 ordaindu behar izan du horretarako. Fitch rating etxearen arabera, AA- maila du epe luzeko Kataluniako aurrezki kutxaren zorrak. BBK euskal aurrezki kutxari, aldiz, A+ kalifikazioa mantentzea erabaki du rating etxe horrek (LaCaixarena baino maila bat apalagoa), nahiz berez kaudimen maila handiagoa duen Bizkaiko kutxak. Tamainak axola duela, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.