Gaur zuzendaritzak eta enpresa batzordeak izandako bileran egin du proposamena Guardianek. Jesus Urien enpresako kontseilariak azaldu duenez, Laudioko lantegiak Guardian Industries-eko zuzendaritzaren "babesa" jaso du gatazka konpondu ahal izateko. Hori horrela, orain Arabako lantokiak "malgutasuna" du negoziazioan.
Proposamen horrekin Guardianek egoerari irtenbidea ematea espero du, baita langileek greba mugagabea uztea ere —50 egun baino gehiago daramatzate—.
LABek atzo bertan espedientea bertan behera uzteko eskatu zuen. Haren arabera, enpresa bidegabeko kaleratzeengatik ari da kalte-ordainak eskaintzen, eta horrek erakusten du ez dagoela arrazoirik langileak botatzeko, hori euren nahia dela, besterik ez. Erretiro aurreratuez ere ez dute hitz egin nahi, LABen arabera: «Ahalik eta merkeen bota nahi dute jendea».