Ekonomia

Gueñesko langileen etorkizuna aztertzeko premiazko bilera bat beharrezkotzat jo du Eusko Jaurlaritzak

Ana Aguirre Industria Sailburuak jakinarazi duenez Eusko Jaurlaritzak premiazko bilera bat egiteko eskaera egin die Reckitt Benckiser enpresa multinazionaleko buruei. Gueñesen (Bizkaia] kezkatuta daude izan ere multinazionalaren itxierak 194 langileen etorkizuna kolokan jarri du.

2006ko irailaren 13a
17:59
Entzun
Aguirrek jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek multinazionalak Bartzelonan dituen ordezkariekin hitz egin dute,eta bilera ahalik eta azkarren egiteko eskatu diete. Bartzelonan dago enpresako egoitza nagusia.

Langileen etorkizunaz kezkatuta, eta konpainiak hartutako erabakiaren inguruan mintzatu da Industria Sailburua. Gueñeskoplanta ixteko hartutako akordioaren "prozedura" salatu du Aguirrek: "Langileei, enpresa batzordeari eta instituzioei ez digute erabakia aztertzen utzi. Enpresan, politika industrialaren eta jarduera ekonomikoaren balio berriak sustatzen aritu gara, eta bat-batean enpresa buruek lantegia ixtea erabaki dute".

Ildo horretatik,enpresak "etekinak" dituela esan du Aguirrek, eta duela 13 urte Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuela gogoarazi du. Gainera, Gueñesko udalarekin eta langileekin "jarrera eredugarria" mantendu duela gaineratu du.

Duela 3 urte multinazionalak enpresa berria zabaldu zuen Polonian, eta ordutik hainbat makina eraman dituzte bertara Gueñesko fabrikatik. Hala ere, langileek ez zuten lantegia itxiko zutenik espero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.