BIHAR BERRIA-n

"Gure kudeaketarekin bukatu dira pribilegioak: arauak denontzat dira orain"

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuari egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar BERRIAk.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua. JON URBE / ARGAZKI PRESS
xabier martin
2014ko irailaren 26a
10:07
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiko politika fiskala zuzendu duen emakumeak argumentu zorrotzak erabili ditu "aberastasuna banatzeko eredua" defendatzeko. Hona solasaldi luzearen pasarte batzuk:

"EAJ, PSE eta PPren sozietate zerga iruzurra da, herritarrei sinetsarazteko enpresa handiek pagatzen dituztela euren zergak".

"Epe laburreko ikuspegiarekin, Euskal Herriko ehun produktiboa arriskuan jartzen ari da patronala".

"Ahaldun nagusi izateko izenen eztabaidak ez nau kezkatzen; talde ona daukagu, eta nik nahiago dut kolektiboan pentsatzea".

"Ez zaie gustatzen entzutea, baina Madril paradisu fiskala da, %100eko bonifikazioak baititu Espainiako erkidego horrek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.