Gutxieneko soldata %2,4 igoko dute Ipar Euskal Herrian

2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Lanbide arteko gutxieneko errenta %2,4 igotzea erabaki du Frantziako Gobernuak. Horrenbestez, inongo langilek ez luke orduko 9,22 euro baino gutxiago kobratu behar, edo hilean 1.398,37 euro baino gutxiago (kopuruak gordinak dira). Parisek inflazioa (%1,7) baino gehiago igo du gutxieneko soldata.

Espainiako Gobernuak, aldiz, ez; lanbide arteko gutxieneko soldata ez igotzea erabaki du, ezta inflazioa adina ere. 25 urtean lehendabiziko aldiz da gisa horretako erabaki bat hartzen duena. Horrenbestez, Espainiako eta Hego Euskal Herriko inongo langilek ez luke egunean 21,38 euro, hilean 641,4 euro edo urtean 8.979,60 euro baino gutxiago kobratu behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.