Gutxieneko zerbitzuak eta atxikimenduak

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
GUTXIENEKO ZERBITZUAK

Martxoaren 29ko grebarako zehaztutako antzerako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak.

Osakidetza. Lehen arretan, mediku bat, etxez etxeko zerbitzurako mediku bat, pediatra bat, erizain bat, etxez etxeko zerbitzua emango duen erizain bat eta bezeroen zerbitzurako langile bat edo zelari bat izango dira. Larrialdi zerbitzuei osorik eutsiko zaie. Larrialdiei aurre egiteko zerbitzuetan (SOS Deiak, suhiltzaileak...) jaiegun batean izan ohi dituzten langileak egongo dira.

Hezkuntza. Ikasleei sarrera bermatzeko, langile batek joan beharko du goizeko eta arratsaldeko txandan. Zerbitzu hori beteko da zentro publiko eta itunpekoetan, Haurreskolak partzuergoan eta udalaren esku dauden haurtzaindegietan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Musikenen eta udalaren esku dauden musika eskoletan.

Komunikabideak. EITBn soilik eguneroko albistegiak bermatu ditu Jaurlaritzak, ohiko ordutegietan.

Garraioa. Ohiko lanegunetako zerbitzuen %30 bermatuko dira. Greba hasi aurreko orduetan hasitako zerbitzuek ohiko ibilbidea amaitu arte jarraituko dute. Gasolina zerbitzuguneetan ere zerbitzuen %30 bermatuko dituzte. Bestetik, Espainiako Sustapen Ministerioak zehaztu du Renfeko aldirietan zerbitzuen %75 bermatuko dituztela puntako orduetan, eta %50 gainerakoan. Iruñean, eskualdeko hiri garraioaren konpainiak %60ko gutxieneko zerbitzuak zehaztu ditu puntako orduetarako, eta %40 gainerakoetarako.

ATXIKIMENDUAK

Nazioartekoak. Munduko Sindikatuen Federazioa, metalgintzako eta meatzaritzako sindikatuen nazioarteko batasuna, eraikuntzako sindikatuen nazioarteko batasuna, PAME (Grezia), Solidaires eta SUD Sante (Frantzia), RMT (Erresuma Batua), COBAS eta Unione Sindacale di Base (Italia),Intersindical Catalana,

Sindicato Unitario de Catalunya (Herrialde Katalanak), CUT (Galizia), FIM (Quebec),Confederacion Minera de Chile (Txile), Funtraenergetica (Kolonbia), Sindicato del metal (Uruguai).

(Zerrenda osoa: http://ttiki.com/42642).

Hego Euskal Herrikoak. Gasteizko Udala, Mercedes Benz, Sidenor, Atlantic, Tubos Reunidos, Saunier Duval, Ciarsa, Bilboko Udala, Pesa Bizkaia, Formica, Inbisa, Inan, ABB, Petronor, Eulen, Mapfre, Edesa, Inauxa, Donostiako Udala, Orbinox, Pasaban, Voith, Autowag, Alumial, Orbelan, Unipapel, Aspace, Agifes, Caritas, Savera, Caprabo, Aramark, Miasa, Sunsundegui, Asimec, Nafarroako administrazioa, Dornier, Arian, Magoteaux, Polyone, Miasa, Maier Navarra.

(Zerrenda osoa: http://ttiki.com/42591).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.