Hainbat aurpegi ezagun bertaratu dira eztabaidara
Ekitaldi irekia izan zen Martin Ugalde foroak kutxen bat egiteari buruz antolatutako eztabaida. Hainbat herritar bertaratu ziren, tartean aurpegi ezagunak ere bai. Han zeuden Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko diputatua, Arantza Urkaregi eta Karmelo Landa ezker abertzaleko ordezkariak BBK-ko batzarrean, Patxi Agirrezabala ELAko Komunikazio idazkaria, Oier Mendizabal pilotaria, Iñaki Murua Euskal Herriko bertsozale elkarteko lehendakaria, Joxean Arbelaitz sukaldaria, Iñaki Egaña LABeko ordezkaria Kutxako batzar nagusian eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkate ohia. Beste hainbatek, berriz, Internet bidez jarraitu zuten mahai-ingurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu