Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiak, Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakari eta Nafarroako parlamentariak, Sabin Intxaurraga EAko kide eta Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohiak, Nekane Erauskin EHAK-ko eusko legebiltzarkide ohiak, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak, Maite Aristegi EHNEko idazkari nagusi ohiak, Xabier Oleaga kazetariak, Iñaki Antiguedad eta Txema Ramirez EHUko irakasleek, Jose Mari Esparza Txalapartako editoreak, Txillardegi eta Castillo Suarez idazleek, Ramon Agirre aktoreak edota Aitor Gorosabel eta Eñaut Elorrieta musikariek babesa agertu diote gaur hilaren 21erako Hego Euskal Herrirako ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitua duten greba orokor deialdiari.
"Grebak, langile klasea eta herri sektore asko jipoitzen ari den krisi ekonomiko-finantzarioa salatzea du helburu", esaten dute gaur, Donostian egindako prentsaurrekoan. Haietako ordezkari batzuk izan dira agerraldian.
Gaurko eredu ekonomiko eta sozialak "egiazkoak eta sakonak diren aldaketen beharra" duela aldarrikatu dute. "Beraz, maiatzaren 21ean erantzun irmoa ematera deitzen dugu".
Politika arloan, ezker abertzaleak, Aralarrek eta EAk ere jakinarazia dute greba babesten dutela.
Ekonomia
Hainbat lagun ezagunek babesa agertu diote greba orokor deialdiari
Besteak beste, Rafa Diez, Maiorga Ramirez, Sabin Intxaurraga, Maite Aristegi, Nekane Erauskin eta Txillardegik azaldu dute atxikimendua. Gaurko eredu ekonomiko eta sozialak "egiazkoak eta sakonak diren aldaketen beharra" duela aldarrikatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu