Haizete aurreratua

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Astebururako alerta gorria dakar haizeteak baina ufadak lehenago iritsi dira akzio azokara. Ez da giro Olabarri kalean. Ekaitz itxurako bi kontu daude mapan: Europakoa bata, Azoreetan baino Grezia gainean kokatuta dagoena. Eta bestea Ameriketan, AEBetako langabezia datu txarrarekin prezipitatu zena. %1,5 galtzen jarri zen Dow Jones eta, horrelakoetan, etxeratzea hobetsi ohi dute txerritxo ehiztariek. 2.219 milioiren salerosketa izan zen, eta 572 izan ziren Santanderren akzioetan (-%1,19). Ameriketako ekonomiaren berpizteak txerritxoen ezkur izaten jarraitzen du, baina lainotua ageri da. Ferrovial (-%5,06), Abengoa (-%4,34), OHL (-%3,15) eta Gamesa (-%4,87) zaparradak harrapatu zituen, eta blai eginda amaitu zuten eguna. %2na pasa galdu zuten BBVA eta ArcelorMittalek ere. Grifolsek (+%2,649) eta Popularrek (+%0,19) baino ez zituzten argi izpi batzuk gozatu. S&P rating etxeak esan duenez ez dute Europan uholderik espero.



ACS (-%2,17) eraikuntza eta zerbitzu taldeak 1.952 milioiren irabaziak izan zituen iaz, aurreko urtean baino %8,1 gehiago. Gehikuntza hori Fenosaren %35 Gas Naturali (-%1,72) saltzetik lortutako irabazietan oinarritzen da.



Abertis (-%1,49) azpiegitura enpresak 653 milioi irabazi zituen iaz, 2008an baino %5,6 gehiago. Espainian trafikoa %3 gutxitu arren lortu du hori. La Caixari eta ACSri -kapitalaren %29 eta %25 dute hurrenez hurren- agindu die dibidendua handituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.