Hamaika milioiko isuna jarri diete Nafarroako bost zementu fabrikari

Espainiako Lehia Batzordeak kartel bat osatu eta prezioak adostea eta merkatua banatzea leporatu die

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Arau-hauste oso larritzat hartzen ditu legeak kartelak osatzea, kontsumitzaileei eragiten dieten kalteagatik. Eta bateren bat aurkituz gero, Espainiako Lehia Batzordeak ez ditu nolanahiko zigorrak jarri ohi. Oraingoan ere argi ikusi da hori, Nafarroako bost zementu fabrikak 11 milioi euroko isuna jaso baitute. «Espainia iparraldean prezioak finkatzeko, pixkanaka igotzen joateko akordioa izatea eta merkatua banatzeko tratua izatea» leporatu diete.

Lehia Batzordearen arabera, denek ez dute parte hartze berdina izan kartelean, horregatik, isuna ere ez da berdina izan. Hauek dira zigortutako enpresak: Olatzagutiako Cementos Portland Valderribas (5,7 milioi euro), Beriaingo Hormigones Beriain (2,5 milioi euro), Arangurengo Canteras de Echauri y Tiebas (1,4 milioi euro), Iruñeko Canteras y Hormigones Vre (959.277 euro) eta Cemex (502.283 euro).

Eraikuntza sektoreko enpresek salatu zituzten porlan enpresak. Telefono bidez edukitako elkarrizketen transkripzioak, bilerei buruzko xehetasunak eta bestelako dokumentuak aurkeztu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.