Hamar eguneko lanuztea Zikuñagako paper fabrikan
HERNANI. Soldata igoera eskatzeko, hamar eguneko lanuztea egingo dute Hernaniko Zikuñaga paper fabrikako langileek (Gipuzkoa), astelehenean hasita. Edozein txanda edo bat-bateko ordezkapen egiteko prest egoten diren langileen gehigarriak %12 igotzeko eskatzen dute. Iberpapel enpresako zuzendaritzak, ordea, gehienez %8ko igoera agindu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu