GAZTAGINTZA. IDIAZABAL GAZTA
Hamar urtean ekoizpena bikoizteko bidean
Idiazabal jatorri izenak arrakasta handia izan du azken urteotan. 1995ean 737.000 kilo gazta ekoitzi zituzten orduan jatorri izena osatzen zuten 31 gaztagileek. 2003an, jada 1.223.000 milioi kilo merkaturatu ziren Idiazabal izenarekin. Igoerak neurri horretan jarraituz gero, hamar urtean 1995eko produkzioa halako bi izango da 2005ean. Jatorri izen horren barruko gaztagileak ehun dira jada. Nafarroak eta Arabak ia erdibana banatzen dute ekoizpenaren %80, nahiz eta gipuzkoarrak diren gaztagileen %44. Espainian ere merkatua eskuratzen ari den arren, Idiazabal gaztaren %80 Euskal Herrian bertan saltzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu