Lan merkatua

Hamarretik sei langabe, iraupen luzekoak

Behin-behineko kontratua dutenak %24tik %23ra jaitsi dira azken urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Iker Aranburu.
2017ko urriaren 31
11:00
Entzun

EHUren Euskadi Lan Txostenak bildu duenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urteko hirugarren hiruhilekoan zeuden 118.300 langabeetatik %62k daramate urtebetetik gora daramate egoera horretan. Datua kezkagarria da, Sara de la Rica txostenaren egilearen arabera, erakusten baitu azken urtean apenas jaitsi dela iraupen luzeko langabeen tasa (%63 zen 2016ko hirugarren hiruhilekoan).

INEk joan den astean zabaldutako biztanleria aktiboaren inkestan oinarritutako txostenak nabarmendu du gizonezkoen artean ari dela langabezia jaisten, "sektore tradizionalki maskulinoetan" ari delako enplegua berreskuratzen. Horrela, industria galdutako enplegua berreskuratzen ari da, eta azken hamabi hiletan landunen %22 biltzetik %23 biltzera igaro da. "Sendotasuna Alemaniakoaren parekoa da Euskal Herriko bi erkidegoetan", azaldu du EHUk.

Behin-behineko kontratua duten langileen pisua jaitsi bada ere, ez da aldaketarik lanaldi partziala dutenen artean (%16 dira). Lanaldi partzial gehienak ez direla borondatezkoak nabarmendu du De la Ricak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.