Otsail amaieran baino 1.297 langabe gehiago izan dira martxo bukaeran Hego Euskal Herrian. Orotara, 235.827 lagun daude lanik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Iazko martxoko datuen aldean, urtebetean 22.357 pertsona gehiago geratu dira lanik gabe.
Jaitsi egin da langabe kopurua Nafarroan eta Gipuzkoan, eta igo, aldiz, Bizkaian eta Araban. Nafarroan, 38 langile gehiago zeuden martxo amaieran, eta Gipuzkoan, 173 gehiago. Bizkaian, 100.000 langaberen langa gainditu dute, eta herriale horretan handitu da gehien langabezia tasa, otsailarekin alderatuta: %1,19. Araban, 325 behargin gehiago ziren langabezian martxo amaieran.
Datuak
Araba. Martxo bukaeran, 28.643 langabe.
Otsailetik, +325 (+%1,15); iazko martxotik, +3.376 (+%13,36).
Bizkaia. Martxo bukaeran, 100.399 langabe.
Otsailetik, +1.183 (+%1,19); iazko martxotik, +9.344 (+%10,26).
Gipuzkoa. Martxo bukaeran, 50.299 langabe.
Otsailetik, -173 (-%0,34); iazko martxotik, +4.703 (+%10,31).
Nafarroa. Martxo bukaeran, 56.524 langabe.
Otsailetik, -38 (-%0,07); iazko martxotik, +4.934 (+%9,57).
Hego Euskal Herria. Martxo bukaeran, 235.827 langabe.
Otsailetik, +1.297; iazko martxotik, +22.357.