Hansoneko kaleratuek protesta egingo dute
BILBO. Hanson Hispaniak kaleratutako hogeita bat garraiolari autonomoek kontzentrazioa egingo dute gaur 17:00etan, Bilboko zezen plazako sarreran, beren egoera salatzeko. Garraiolarien esanetan, enpresak lan baldintza onartezinak aurkeztu zizkien, langileek uko egin eta beste batzuk kontratatzeko. Erasolari batzuek mehatxuak egin zizkietela ere salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu