Haragitako behien laguntzak mugatzen segitu nahi du ELBk

Laguntza kopurua etxaldeka mugatua baldin bada, muga hori kendu nahi du Paueko Laborantza Ganberak

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko urriaren 4a
00:00
Entzun
«Interes orokorraren izenean, haragitako behien laguntzen mugatzea mantendu behar du prefetak, diru publikoaren banaketa zuzena segurtatzeko». Horra zer zion atzo Marie-Claire Leurgorri ELB sindikatuko kideak, Baionan (Lapurdi) antolatu prentsaurrekoan. Orain arte, etxaldeka banatu la- guntzen kopurua mugatua baldin bada, Paueko Laborantza Ganberakmuga hori kendu nahi du, eta prefetaren izenpea soilik falta da aldaketa gauza-tzeko. Hitzordua galdatua dio sindikatuak prefetari, baina orainokoan ez dute erantzunik ukan.

Behi kopuruaren arabera dira laguntzak banatuak, eta gaur egun, nahiz betaldea handiagoa izan, 60 laguntza baino gehiago ez dezake ukan etxalde batek. Departamenduan diren 4.400 ekoizleetarik 40k dute bakarrik jasotzen laguntza hein hori, beste guztiek gutxiago dutelarik, batez bestean 30 laguntza jasotzen dituzte etxaldeka. ELBren arabera, muga hori kenduz, «egoera hoberenean direnak, hots ekoizleen %1, defendatuko dituzte, beste guztien bizkar». Gainera, gaur egun soilik 1.500 bat laguntza dira banaturik Pirineo Atlantikoetan, guztira 49.500 bat behar litzaikeelarik banatu.

Erabaki horren gibelean nekazaritzako elikagaien industriaren «presioa» badela zehaztu zuten, «ahal bezain laborari gutxi eta ahal bezain handiak nahi dituztelako». Azken 10 urte horietan, departamenduko hazkuntzen herenak dira desagertu: «benetako odolustea gertatzen ari da», ELBren hitzetan.

2013an gauzatuko den Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma zer-nolakoa izanen den ez denez argi, «etxalde handien onerako, FDSEAk ahal bezainbat diru hartu nahi izana» ere gaitzetsi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.