Greziako Gobernuak hartzekodunei zor dien dirua ordaintzeko besete proposamen bat helarazi zien Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak eginiko eskaintzari uko egin ostean.
Hiru erakundeek "tentuz" aztertu dute Atenasen proposamena, baina ez dute nahikotzat jo, Efe agentziak Euroguneko iturriak aipatuz zabaldu duenez. Kathimerini Greziako egunkariaren arabera, aurreko proposamenetan jaso eta jada baztertu diren elementuak ageri dira Tsiprasen gobernuak eginiko planteamenduan.
Zorraren alorrean, Atenasek proposatu du Europako Egonkortasun Mekanismoak bere gain hartzea EBZren esku dauden Greziako bonuak; uztailean eta abuztuan iraungiko dira horiek. Horrez gain, superavit helburua berrikusi du.