DSBE

Hatz marka Lanbideren bulego guztietara zabalduko dute, martxoan

Hamar bulegotan darabilte sistema hori erabiltzaileak identifikatzeko, eta 9.000 lagunek eman dute hartz marka, "boluntarioki".

Hatz markak digitalki hartzen dituen eskaner bat. FOCKE STRANGMANN, EFE
Iker Aranburu.
2018ko azaroaren 23a
09:53
Entzun

Kontrol biometrikoa Lanbideren bulego guztietara hedatuko du Eusko Jaurlaritzak, martxoan. Gaur egun, hamar enplegu bulegotan darabiltzate hatz markak, eta 9.005 pertsonak eman dituzte, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo azaldu zuenez. Beren borondatez egin dutela zehaztu du sailburuak, gaur egungo legediak ez baitu derrigortasunik ezartzen.

Hatz markak langileak eta zerbitzuen erabiltzaleak identifikatzeko «modu erraz, arin eta segurua» dela aldarrikatu du Artolazabalek, baina onartu du «berme guztiekin» jarri behar dela abian. Kritikoek, ordea, ziurtatu dute erabiltzaileak kriminalizatzeko sistema bat dela hatz markena.

DBSE diru sarrerak bermatzeko errenta erreformatzeko lege proposamenean erabiltzaileei hatz markak hartzea eskatu dute EAJk eta PSE-EEk. Proiektu hori, ordea, ekainean geratu zuen Eusko Legebiltzarrak, oposizioko hiru alderdiek gehiengoa dutelako (EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu eta PP).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.