Andaluziako eta Asturiasko legebiltzarretarako igandeko bozak pasatu arte lan erreformari buruzko bideoa erretiratzeko agindu dio Espainiako Hauteskunde Batzordeak gaur arratsaldean Espainiako Gobernuari, PSOEren eskaerari arrazoia emanda.
PSOEk zioen Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren bideoa gobernuaren propaganda dela eta hauteskunde legea urratzen duela.
Gobernuak kendu du dagoeneko bideoa. Astelehenetik aurrera jarri ahal izango du berriro. Hala ere, sarean badago.