ZORRAREN KRISIA

Hazkunde erritmoa moteldu da Europan, esportazioengatik

Urteko hirugarren hiruhilekoan %0,5 hazi da EBko ekonomia, bigarrenean baina puntu erdi gutxiago

Iker Aranburu.
2010eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Urteko hirugarren hiruhilekoan hazkunde erritmoa apaldu egin dela berretsi zuen atzo Eurostatek. Europako Batasunean barne produktu gordina %0,5 hazi zen aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero eta %0,4 euroaren eremuan. Lehenengo hiruhilekotik bigarrenera %1 hazi zen BPGa, bi eremuetan. Duela urtebetetik hona hobekuntza nabaria da, hurrenez hurren %2,2 eta %1,9 handitu baitira EBren eta eurogunearen ekonomiak.

Moteltzearen arrazoi nagusia da esportazioak ez direla han erritmo handian hazi: %4 handitu ziren apiriletik ekainera, eta%1,8ra uztailetik irailera. Ondorioz, haiekiko menpekotasun handiena duten herrialdeek emaitza okerragoa eman dutela. Adibide argiena Alemaniarena da: %2,3 hazi zen bigarren hiruhilekoan -tasarik handiena herrialdea batu zenetik-, eta %0,7 azkenekoan. Herbehereetan ere, %0,9ko hazkunde tasa %0,1eko uzkurtzea bilakatu da.

EBko beste herrialde handigehienak ere gutxiago hazi dira:%0,7tik %0,4ra pasatu da Frantzia, %1,2tik %0,8ra Erresuma Batua, eta %0,5etik %0,2ra Italia. Are okerragoa da Espainiaren kasua, %0,3tik %0,0ra jaitsi baita.

Greziak atzeraldian jarraitzen du (-%1,1) eta Errumania ere pattal dabil (-%0,7). Irlandaren datuen faltan, bi horiek dira iaztik hona hazkunde negatiboa izan duten herrialde bakarrak.

Esportazioek ez bezala, pixka bat hobera egin du kontsumo pribatuak euroaren eremuan: %0,3 hazi da hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino hamarren batgehiago.



Hazkundea

hiruhilekoan urtean

Eurogunea 0,4 1,9

EB 27. 0,5. 2,2


Alemania. 0,7. 3,9


Erresuma Batua. 0,8. 2,8


Espainia. 0,0. 0,2


Frantzia. 0,4. 1,8


Grezia. -1,1. -4,5


Italia. 0,2. 1,0


Portugal. 0,4. 1,5
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.