Industria eskaerak, konfiantza indizearen gaineko inkestak, interes tasak eta beste hainbat estatistika kontuan hartuta, hurrengo hilabeteetan hazkundeak zer bilakaera izango duen aurreikusten du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE). Ekaineko datuak ikusita, urteko bigarren zatian hazkundearen geldialdiak jarraitu egingo duela esan du. «Ekainean, AEBen, Japoniaren eta Errusiaren hazkunde zikloak iraultzen ari dela erakusten duten zantzu sendoak agertu dira».Haren arabera, ekonomia nagusi gehienetan joera berbera da; alabaina, esan du eurogunean AEBetan baino gehiago nabarituko dela hazkundearen geldialdia.
Apiriletik ekainera bitartean dagoeneko igarri da ahulezia hori, Italiak, Espainiak eta Frantziak, kasu, %0,3 baino hazkunde txikiagoa izan baitute aurreko hiruhilekoarekin konparatuta. Frantziako Bankuak atzo bertan iragarri zuen herrialdeko ekonomia %0,2 haziko dela hirugarren hiruhilekoan, aurrez espero baino hiru hamarren gutxiago hain zuzen ere.
Hazkunde txikia iragarri du OCDEk datozen hilabeteetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu