Makroekonomia

Hazkundeak eutsi dio bultzadari Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eustatek jakinarazi du barne produktu gordina %0,7 handitu dela urteko bigarren hiruhilekoan, eta %3 urte arteko tasan.

Langileak Erandioko (Bizkaia )Murueta ontziolan, iazko azaroan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Ivan Santamaria.
2016ko uztailaren 27a
08:26
Entzun

Abiadurari eusten dio EAEko ekonomiak, oraingoz behintzat. Apiriletik ekainerako kontu ekonomikoen aurrerapena argitaratu du gaur goizean Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak. Aurreko hiruhilekoan baino arinagoa izan da hazkunde tasa, gutxigatik.

Erresuma Batuko galdeketaren bozketak Europako Batasunean izango duen efektuaren esperoan, lehen urte erdia ondo igaro du ekonomiak. Urte arteko hazkundea %3 izan da bigarren hiruhilekoan. Aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago dira, baina, esaterako, Eusko Jaurlaritzak tarte horretarako espero zuen %2,7ko tasa gainditu da. Iragarpenetan baino hiru hamarren gehiago hazi da ekonomia urteko lehen seihilekoan.

Sektoreen portaerari buruz aurrerapen labur bat egin du Eustatek. Hala, bigarren hiruhilekoan hazkundea bultzatu dute zerbitzuek, batez ere. Industria sektorearen ekarpena apur bat moteldu dela jakinarazi du Eustatek, halaber.

Enpleguari dagokionez, lanpostu sorrera garbiak gora egin du berriro. Apiriletik ekainera enplegua %0,6 handitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 5.300 lanpostu sortu dira hiruhileko batetik bestera, eta aurreko urteko tarte berean baino ia 16.000 gehiago dira. Lanaldi osoko lanpostu parekideetan kalkulatzen da enplegua kontu ekonomikoetan, aldi baterako lanak eragiten duen distortsioa zuzentzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.