HEGAZTI GRIPEA. Jaurlaritzak lasai egoteko eskatu die herritarrei

2006ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak antolatu zituen hegazti gripeari buruzko atzoko jardunaldiak Bilbon, gizarteari ahalik eta informazio gehien zabaltzea garrantzitsua dela diotelako. Horixe azaldu zuen atzo Margarita Viciola Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak. Azpimarratu zuenez, egun Euskal Herrian ez dago gaitza izateko arriskurik. «Ez dugu ustekutsatutako gizakirik gure artera iritsiko denik. Badaezpada ere, prebentzioa eta adi egotea oso garrantzitsuak izango dira». Horren harira, hegazti gripe kasu bat agertuz gero nola jokatu behar den ikusteko, simulakroa egingo du Jaurlaritzak datorren astean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.