HEGAZTIEN GRIPEA
Hegaztien gripearen aurkako botika generikoa, Indian
Indiako farmazia etxerik handienetako batek (Cipla) desafio egin dio Suitzako Roche multinazionalari. Izan ere, Rochek patentatuta daukan botikaren Tamiflu generikoa merkaturatuko duela iragarri du. «Garatzeko bidean diren herrialdeetan» botika generiko hori «arrazoizko prezioan» salduko dutela esan duYusuf Hamied Cipla laborategiko zuzendariak. Mendebaldean 50 eta 58 euro artean balioko du botika horrek. Cipla etxeak badaki Rocheren botika kopiatzeko erabakiak arazo bat baino gehiago eragingo dizkiola, eta ziurrenik auzitara eramango dutela, baina presidenteak dio Indiako legediak horretarako aukera eskaintzen diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu