ekonOMIA

Hego Euskal Herrian 1.764 lagun gehiago daude langabezian

Probintzia guztietan egin du gora langabeen kopuruak Espainiako Lan Ministerioak eman dituen datuen arabera. Orain 171.923 pertsona daude beharrik gabe.

2010eko urriaren 4a
11:05
Entzun
Langabeziak gora egin du berriz ere Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Hain zuzen, irailaren bukaeran abuztuan baino 1.764 lagun gehiago zeuden langabezian.

Probintzia guztietan igo da enplegu gabe daudenen kopurua, baina proportzionalki Arabak (%2,20) eta Nafarroak (%1,24) izan dute hazkunderik handiena.

Hegoaldean orain 171.923 pertsona daude beharrik gabe.

Datuak

Araba. Irail bukaeran 20.254 langabe (abuztutik +436, iazko irailetik +1.546).

Bizkaia. Irail bukaeran 72.391 langabe (abuztutik +644, iazko irailetik +3.904).

Gipuzkoa. Irail bukaeran 38.904 langabe (abuztutik +176, iazko irailetik +1.795).

Nafarroa. Irail bukaeran 41.374 langabe (abuztutik +508, iazko irailetik +4.021).

Hego Euskal Herria. Irail bukaeran 171.923 langabe (abuztutik +1.764, iazko irailetik +11.176).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.