LANGABEZIA

Hego Euskal Herrian 1.879 langabe gehiago zeuden abuztuan

Langabeak, guztira, 208.477 dira, iaz baino 26.341 gehiago. Nafarroan ez beste lurralde guztietan igo da langabezia; gehien Araban egin du gora, %2,63. Nafarroan %0,89 jaitsi da. Iazko kopuruekin alderatuta, denetan egin du gora langabe kopuruak: gehien Nafarroan (%16,77) eta gutxien Gipuzkoan (%11,63).

Berria.info
2012ko irailaren 4a
19:00
Entzun

Langabeziak nabarmen gora egin zuen abuztuan Hego Euskal Herrian. Espainiako Lan Ministerioak eman berri ditu datuak, eta, guztira, 208.477 langabe daude. Ekainean baino 1.879 langabe gehiago da hori. Iazko abuztuko datuen aldean, 26.341 langabe gehiago daude.

Langabezia Nafarroan ez beste lurralde guztietan hazi da; igoera handiena Araban izan da. Lurralde horretan, %2,63 igo da langabezia. Nafarroan, %0,89 jaitsi da. Iazko datuekin alderatuta, datuak txarrak dira, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egin baitu gora.

Gorakada hori oso nabarmena da Nafarroan, 6.945 langabe gehiago baitaude; joan den urtean baino %16,77 gehiago. Igoerarik txikiena Gipuzkoan gertatu da, %11,63 igo baita —4.663 langabe gehiago—.

Datuak

Araba. Abuztu bukaeran 25.469 langabe.

Uztailetik +653 (+%2,63), iazko abuztutik +3.613 (+%16,53).

Bizkaia. Abuztu bukaeran 89.911 langabe.

Uztailetik +1.026 (+%1,15), iazko abuztutik +11.120 (+%14,11).

Gipuzkoa. Abuztu bukaeran 44.745 langabe.

Uztailetik +635 (+%1,44), iazko abuztutik +4.663 (+%11,63).

Nafarroa. Abuztu bukaeran 48.352 langabe.

Uztailetik -435 (-%0,89), iazko abuztutik +6.945 (+%16,77).

Hego Euskal Herria. Abuztu bukaeran 208.477 langabe.
Uztailetik +1.879, iazko abuztutik +26.341.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.