Langabeziak behera egin zuen joan den urtean Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioak jakitera eman duenez. Hain zuzen, kopurua 8.419 lagunetan jaitsi zen lau herrialdeetan. Bizkaian izan zen jaitsierarik handiena: 5.737. Nafarroako jaitsiera: 1.232. Gipuzkoakoa: 938. Arabakoa: 512.
Datu ofizialen arabera, Hego Euskal Herrian 97.263 lagun daude langabeziako bulegoetan izena emanda. Bizkaian 42.178 daude, Gipuzkoan 23.463, Nafarroan 21.060 eta Araban 10.562. Azkeneko hilabetean lau herrialdeetan langabezia igo egin da, 1.044 lagunetan; nabarmentzekoa da Nafarroakoa datua, 1.044 horietatik 1.031 Nafarroakoak direlako.
97.263 langabeetatik 57.657 emakumezkoak dira eta 39.606 gizonezkoak. Eta 62.670 lagun zerbitzuen arlokoak dira.
Iaz egindako kontratuen %90 inguru aldi batekoak izan ziren.
Langabezia
Hego Euskal Herrian 2006an langabezia 8.419 lagunetan jaitsi zen
Lau herrialdeetan egin zuen behera. Iaz egindako kontratuen %90 inguru aldi batekoak izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu