LANGABEZIA

Hego Euskal Herrian 295 langabe gutxiago zeuden uztailean

Langabeak, hala ere, 206.598 dira, iaz baino 24.757 gehiago. Araban ez beste lurralde guztietan jaitsi da langabezia; gehien Bizkaian egin du behera, %0,60. Araban %1,16 igo da. Iazko kopuruekin alderatuta denetan egin du gora langabe kopuruak, gehien Nafarroan (%16,87) eta gutxien Gipuzkoan (%9,80).

2012ko abuztuaren 2a
12:30
Entzun

Langabeziak behera egin zuen uztailean Hego Euskal Herrian, apur bat bada ere. Espainiako Lan Ministerioak eman berri ditu datuak, eta guztira 206.598 langabe daude. Ekainean baino 295 langabe gutxiago da hori, baina iazko uztaileko datuekin alderatuta iaz baino 24.757 langabe gehiago daude.

Langabezia Araban ez beste lurralde guztietan murriztu da; jaitsiera handiena Bizkaian izan da. Lurralde horretan %0,60 jaitsi da langabezia. Iazko datuekin alderatuta, berriz, datuak txarrak dira; Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egin baitu gora.

Gorakada hori oso nabarmena da Nafarroan, 7.043 langabe gehiago baitaude joan den urtean baino, %16,87 gehiago. Igoerarik txikiena Gipuzkoan gertatu da, %9,84 igo baita —3.938 langabe gehiago—.

Datuak

Araba. Uztaila bukaeran 24.816 langabe.
 
Ekainetik +285 (+%1,16), iazko uztailetik +3.391 (+%15,83).

Bizkaia. Uztaila bukaeran 88.885 langabe.

Ekainetik -535 (-%0,60), iazko uztailetik +10.385 (+%13,23).

Gipuzkoa. Uztaila bukaeran 44.110 langabe.

Ekainetik -16 (-%0,04), iazko uztailetik +3.938 (+%9,80).

Nafarroa. Uztaila bukaeran 48.787 langabe.

Ekainetik -26 (-%0,05), iazko uztailetik +7.043 (+%16,87).

Hego Euskal Herria. Uztaila bukaeran 206.598 langabe. 
Ekainetik -295, iazko uztailetik +24.757.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.