Langabezia

Hego Euskal Herrian abenduan baino 11.200 langabe gehiago zeuden martxoan

2004ko apirilaren 27a
18:17
Entzun
Biztanleria Aktiboaren Inkestak (EPA) kaleratutako datuen arabera, Hego Euskal Herrian langabezia %9,5ean kokatua zen 2004ko lehen hiruilabetekoan, eta martxoan, 119.990 lagun zeuden langabezian; abenduan baino 11.200 gehiago. Lanean, berriz, 1.142.600 zeuden, abenduan baino 10.500 gutxiago.

Bizkaian biztanleria aktiboaren 12'86% langabezian zegoen, martxoan;Araban 9'12%; Gipuzkoan 7'05%; eta Nafarroan 6'07%.

Martxoan langabetu gehien zituen herrialdea Bizkaia da: 453.500 pertsona aktibotatik 66.900 zuden langabezian. Ondoren Gipuzkoa dator, 305.300etik 23.200 zeuden lanik gabe. 243.900 pertsona aktibotatik 15.800 zeuden langabezia Nafarroan, eta Araban, berriz, 139.900etik 14.000.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.