ekoNOMIA

Hego Euskal Herrian langabezia jaitsi egin da azkeneko hiruhilekoan

Urtarril hasieran baino 3.800 lagun gutxiago daude beharrik gabe, =lEspainiako Estatistika Institutuaren==http://www.ine.es/daco/daco42/daco4211/epa0110.pdf=l arabera. EAEn jaitsi egin da langabezia (-9.400 lagun), Nafarroan igo (+5.600). Hegoaldean iaztik, baina, hazi egin da langabe tasa: +10.500.

2010eko apirilaren 30a
19:17
Entzun
Langabezia urtarrilaren hasieratik martxoaren bukaera arte jaitsi egin zen Hego Euskal Herrian, gaur goizean Espainiako Estatistika Institutuak azken hiruhilekoaz emandako datuen arabera. Hain zuzen, orotara 3.800 lagun gutxiago zeuden lanik gabe.

Oraingoz, erkidegoka eman ditu datuak: EAEn jaitsi egin da langabezia (-9.400 lagun, -%7,66), Nafarroan igo (+5.600, +%17,26).

151.500 pertsona daude orain Hegoaldean langabezian: EAEn 113.700 (%10,91), Nafarroan 37.800 (%12,32). Iaz garaiotan 10.500 lagun gutxiago zeuden lanik barik (EAEn 5.100, Nafarroan 5.400).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.