Hego Euskal Herrian, 92.900 langabe egon dira, aurreko hiruhilekoan baino 6.700 lagun gutxiago. Hain zuzen, %7,4ra jaitsi da lanik gabe daudenen kopurua.
INEk herrialde bakoitzeko emandako datuak aztertuz, Bizkaian bakarrik egin du gora langabeziaren tasak: %4,22. Langabeen kopurua gehien murriztu den herrialdea, berriz, Araba da, han %33,3 jaitsi da beharrik ez dutenen kopurua. Gipuzkoan eta Nafarroan, %6,7 eta %18,78 jaitsi da kopurua, hurrenez hurren.
Azken hiruhilabeteetan, apirilean, maiatzean eta ekainean, 53.900 emakume ibili dira lana topatzen; lan bila ibili diren gizonezkoen kopurua, berriz, txikiagoa da, 39.000 lagun. Nolanahi ere, lanik gabe dauden emakume eta gizonezkoen kopuruekbehera egin dute.
langabezia
Hego Euskal Herrian langabezia tasa %7,04ra jaitsi da
Hego Euskal Herrian langabe kopurua %7,04ra jaitsi da bigarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuta, INE Espainiako Estatistika Institutuak eman dituen datuen arabera. Hego Euskal Herrian apirila, maiatza eta ekainean 92.900 pertsona egon dira lanik gabe, aurreko hiruhilekoan baino 6.700 gutxiago. Herrialdeka datuak aztertuz gero, Bizkaian bakarrik egin du gora langabeen kopuruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu