Ekonomia

Hego Euskal Herrian langabeziak behera egin du ekainean, baina iaztik hazi egin da

Maiatzean baino 560 lagun gutxiago daude lanik gabe, baina joan den urtean baino 11.587 gehiago. Nafarroa da herrialderik kaltetuena.

2008ko uztailaren 2a
21:02
Entzun
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ekainean, maiatzeko datuekin alderatuta, pertsona langabe gutxiago zeuden baina, iazko ekaineko datuekin alderatuz gero, gehiago. Hori ikus daiteke INEM Espainiako Enplegu Institutuak gaur emandako datuetan. Hego Euskal Herrian joan den ekainean 101.738 lagun zeuden izena emanda langabezia bulegoetan, maiatzean baino 560 gutxiago. Hala ere, iazko ekainetik 11.587 langabe gehiago daude lau lurraldeetan.

Joan den maiatzetik ekainera bitartean, Nafarroan igo da langabe kopurua: 450 gehiago. Guztira, 22.737 pertsona daude lanik gabe.

Beste herrialdeetan behera egin du langabeziak: Araban 315 langabe gutxiago egon dira (denera 10.825 daude), Bizkaian 265 (44.286) eta Gipuzkoan 430 (23.890).

Iaztik, Nafarroan egin du gehien gora langabeziak: %18,45 (3.451 lagun).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.