Ekonomia

Hego Euskal Herriaren zorraren kalifikazioa jaitsiko duela mehatxu egin du Standard & Poor'sek

EAEkoa, Nafarroakoa eta Bizkaikoa arriskupean jarri ditu eurogunearen egoerak euren kredituaren kalifikazioa jaitsi dezakeelako. 

2011ko abenduaren 8a
17:51
Entzun

Hego Euskal Herriaren zorraren kalifikazioa jaitsiko duela mehatxu egin du Standard & Poor's rating agentziak:  EAEkoa, Nafarroakoa eta Bizkaikoa. Kalifikazioa bi puntutan jeisteko arriskua dagoela jakinarazi du agentziak, Espainiako zorrarenarekin parekatuz. 

Erabaki hau Espainiako Estatuaren fidagarritasun maila gutxitzeko aukera aztertu ondoren etorriko litzateke. Standars & Poor'sek esan du Europa osoan ez daudela baldintzak eskualdeen kalifikazioa estatuetakoak baino hobeak izateko: "estres egoera batean, estatuak baino kreditu-ezaugarri hobeak mantentzea; hau da, irabazien gehiengoa estatuarekiko menpekotasunik gabekoa izatea eta estatuak baino ekonomia osasuntsu eta askotarikoa izatea".

Europako beste eskualde batzuekin alderatuz, ordea, EAEk, Nafarroak eta Bizkaiak, euren zorraren kalifikazioa Espainiako zorraren gainetik kalifikatzeko baldintzak betetzen dituztela onartzen du agentziak, baina arriskupean jartzen ditu eurogunearen egoerak euren kredituaren kalifikazioa jeitsi lezakeelako –baita Espainiaren ahultzeak ere–. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.