Ekonomia

Hego Euskal Herriko abenduko langabezia hazkundearen hiru laurden Nafarroan izan da, batik bat, industrian

Langabeziak gora egiten jarraitzen du, eta Hego Euskal Herrian 192.340 dira jada langabeak. Abuztuaz geroztik ez du etenik, eta 2011. urtean 13.368 langabe gehiago izan dira. Abenduan 1.527 langabe gehiago izan dira.

2012ko urtarrilaren 3a
11:12
Entzun

Abenduan ere gora egin du langabeziak eta langabeen kopurua pixkanaka 200.000ra ari da gerturatzen. Pasa den hilean 1.527 langabe gehiago izan ziren Hego Euskal Herrian, eta guztira 192.340 dira. Langabezia 2011. urtean 13.368 langabe gehiagorekin hazi da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Kezkagarria izanik, langabeziaren datua are eta larriagoa da Nafarroan. Izan ere, abenduan Hego Euskal Herrian izan diren langabeetatik hiru laurden (%72,5) Nafarroan izan dira. 1.107 langabe gehiago izan dira Nafarroan abenduan, eta horietatik erdia baino gehiago, 686, industria sektorean. Eraikuntzan 412 langabe izan dira Nafarroan, eta zerbitzuetan, 247. Soilik lehen sektorean egin du behera, 72 langabe gutxiagorekin.

Araba da abenduan langabezia gutxitu den lurralde bakarra, baina 2011. urtean, hala ere, langabezia Araban igo da gehien. Ia %10ekoa izan da igoera lurralde horretan pasa den urtean, eta langabeak, 1.985. Nafarroan %9,15ekoa izan da igoera, 3.935 langabe gehiago. Bizkaian %7,58 igo eta Gipuzkoan, %6,94koa.

Datuak

Araba. Abendu bukaeran 22.368 langabe.

Azarotik -77 (-%0,34), iazko abendutik +1.985 (+%9,74).

Bizkaia. Abendu bukaeran 81.896 langabe.

Azarotik +379 (+%0,46), iazko abendutik +5.767 (+%7,58).

Gipuzkoa. Abendu bukaeran 41.130 langabe.

Azarotik +118 (+%0,29), iazko abendutik +1.681 (+%4,26).

Nafarroa. Abendu bukaeran 46.946 langabe.

Azarotik +1.107 (+%2,41), iazko abendutik +3.935 (+%9,15).

Hego Euskal Herria. Abendu bukaeran 192.340 langabe.
Azarotik +1.527, iazko abendutik +13.368.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.