Hego Euskal Herriko aurrekontuak Bruselak kontrolatzea nahi du EAJk

CiUrekin batera, zuzenketa bat proposatu du, EAEk eta Kataluniak autonomia fiskala dutela esanda

Erredakzioa
2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Estatuen zorra gainbegiratu ahal izateko araudia ari dira prestatzen hilabeteotan Europako Batasunean. Izaskun Bilbao EAJko legebiltzarkideak eta Ramon Tremosa i Ballcels CiUkoak araudi proposamen horri zuzenketa bat aurkeztu diote Estrasburgoko Parlamentuan. Estatuena ez ezik, autonomia fiskal osoa duten eskualdeen aurrekontuak ere begiratzea galdegin diote. Kontzertu Ekonomikoari eta Kataluniako Itun Ekonomikoari esker, hori da Hego Euskal Herriaren eta Kataluniaren kasua.

Autonomia fiskala izateaz gain Hego Euskal Herriak eta Kataluniak pisu ekonomiko handia dutela gogorarazi dute bi legebiltzarkideek, Europako Batasuneko hamahirugarren estatuaren parekoa hain zuzen. Kataluniaren bolumena Greziaren eta Portugalen parekoa da.

Tramitatzen ari diren araudiaren helburua estatuen aurrekontuak aztertzeari eta kontrolatzeari esker finantza krisia eragin duten defizit eta zor arazoak saihestea da. Otsailaren 21ean hitzartu zuten EBko Finantza ministroek kontrol neurri horiek ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.