kontu publikoak

Hego Euskal Herriko gobernuek ia 700 milioi handitu zuten zorra iaz

BPGaren %14,4ko zorra du Jaurlaritzak, eta %18,2 Nafarroako Gobernuak

Iker Aranburu.
2016ko martxoaren 15a
08:34
Entzun

Espainiako Bankuaren datuen arabera, 12.808 milioi euroren zorra zuten 2015. urtearen amaieran Hego Euskal Herriko bi administrazioek. Horietatik 9.486 milioi dagozkio Eusko Jaurlaritzari, aurreko urtean baino 571 milioi gehiago. Nafarroako Gobernuak, berriz, 125 milioi euro handitu du bere zorra, 3.322 milioira arte.

Azken urtean bezala, aurrekoan ere 696 milioi euro handitu zen bi gobernuen zorra. Banaketa ez zen, ordea, berdina izan, Jaurlaritza iaz baino gehiago zorpetu zelako (635 milioi), eta gutxiago Nafarroa (61 milioi)  

Egia da ere urteko azken bi hiruhilekoetan zorra txikitzea lortu zutela bi gobernuek, eta ez gutxi: ekainaren amaieran baino 417 milioi gutxiago zor ditu Jaurlaritzak, eta 264 milioi gutxiago Nafarroako Gobernuak.

2015. urtearen amaieran foru aldundiek 3.306 milioi euro zor zituztela dio Espainiako Bankuak, urtebete lehenago baino 74 milioi gehiago. Banku zentralak gehiegizko defizitarengatik Europako Batzordeak Espainiaren aurka irekitako prozeduraren irizpideen arabera zenbatzen du zorra, eta horretan ez da sartzen aldundien menpeko enpresa edo erakunde batzuen zorra. Errepideak kudeatzen dituzten hiru enpresa publikoek (Interbiak, Bidegi eta Viasa), esaterako, 2.000 milioi euro inguruko zorra dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.